Skip to the content.
banner_img1 banner_img2 banner_img3 banner_img4

Ursula Luna

Ursula Luna Gizarte Zientzien sekzioko irakaslea da (Matematika, Zientzia esperimental eta Gizarte Zientzien didaktika saila) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artearen Historian lizentziatua da eta Artearen Historia eta Musikan doktore (UPV/EHU). "Educación y Museos. Patrimonio, Identidad y Mediación Cultural" masterra burutu zuen Murciako Unibertsitatean, eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

GIPyPAC ikerketa taldeko kide da (Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales) eta Red14 Sarearen parte (Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales. Doktoretza ondorengo hainbat egonaldi egin ditu Mexikon, Valladoliden eta Zaragozan, eta nazioarte mailako kongresuetan parte hartu du. Revista de Psicodidáctica aldizkariko Argitalpen Batzordeko kide da, eta baita aldizkariko zuzendariordea 2023tik.

Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude. Gai gatazkatsuen inguruan lan egiten du, hala nola memoria historikoa edo generoa gizarte zientzien baitan. Scopus eta WoSen jasota dauden hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-1742-6035

Amaia Mariezkurrena-Serrano

Amaia Mariezkurrena-Serrano Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin zuen (ikasle onenaren saria eskuratuta) eta doktorego programa berean defendatu zuen 36ko Gerra euskal nobelagintzan: memoria ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik tesia, UPV/EHUren sari berezia jaso zuena.

LAIDA ikerketa taldeko kide izan da urte askoan eta HARIAK ikerketa taldeko kide da orain. Horrez gain, UPV/EHUko ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte. Bere ikerlerroak kritika feminista, genero ikerketak, memoria historikoa eta memoria kulturala dira. Doktorego aurreko bi egonaldi egin ditu, UPPAn (Baiona) eta Aarhus Universistet-en (Danimarka), eta doktorego osteko egonaldia egin du Madrileko UAMen.

Heziketa literarioari buruzko irakasleentzako prestakuntza ikastaro ugari eman ditu EIBZn, Iralen, Galtzagorri Elkartean, UEUn eta Prest-Gara ikastaroetan. Haur eta Gazte literaturari buruzko ikerketa artikuluak eta liburu kapituluak idatzi ditu (eleberrigintzari, komikigintzari eta album ilustratuei buruz). Dibulgazioan ere aritu da, bai Argia aldizkariko liburu kritikan, baita HikHasi eta HaziHezi aldizkari pedagogikoetan ere.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0001-5336-6311

Berta Echeberria

Berta Echeberria Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean Historian lizentziatu (2010), EHU eta Madrilgo Autonoma Unibertsitatean (UAM) Historia Garaikideko masterrean ikasle hoberenari (2011) saria eskuratu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra (EHU, 2017) burutu ditu. Historia Garaikidean doktorea, 2019. urtean Le Petit Paris. Presencia e influencia francesa en la configuración del San Sebastián moderno (1864-1920) nazioarteko doktorego tesia aurkeztu zuen.

Gaur egun, Donostiako EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Haur Hezkuntzako Graduko koordinatzaile eta Irakasle atxikia da Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Era berean, Valentin de Foronda Historia sozialeko Institutuko, Red 14 Gizarte Zientzien i(ra)kaskuntza ikerketa sareko eta OEPEko (Observatorio de Educación Patrimonial en España) partaide da. Haiei esker, ikerketa historikoa eta haien didaktika uztartzen ditu. Gizartean gai gatazkatsuak nahiz konstruktu kultural normatiboetatik at geratzen direnak ditu aztergai eta interesgune.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-0356-7833

Naiara Vicent

Naiara Vicent Gizarte Zientzien arloko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Historian lizentziatua (UPV/EHU), Museoak eta Hezkuntza eta Arkeologia graduondoak ere eginda ditu Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Garapen Psikologikoan, Ikaskuntzan eta Hezkuntzan doktoretza lortu aurretik Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM).

Unibertsitatean hasi aurretik lan-esperientzia arkeologia, ondarea eta hezkuntzarekin lotura izan du. Egun, Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales (GIPyPAC), Red 14: Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales, Observatorio de Educación Patrimonial en España (OEPE) eta OndarHez: Euskal Ondare Hezitzaileen Elkarteko kide delarik.

Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude, azken urteetan gai gatazkatsuen bidezko historiaren irakaskuntzaren inguruan ikertzen ari delarik. Gai honen inguruan tesi bat zuzendu du, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu (2019-2020) baten koordinatzaile izan da eta gaur egun ikerketa proiektu baten ikertzaile nagusia da.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-2678-0098

Iratxe Esparza Martin

Iratxe Esparza Martin Iratxe Esparza Martin (Santurtzi, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea. La Platako Unibertsitatean egonaldi bat burutu ostean, bere doktorego tesia aurkezten du identitatearen eraldaketa eta XXI. mendeko euskal narratibako subjektu postmodernoaren agerpen ezberdinak aztertuz.

Literaturaren soziologiaren eta literatur kritika feministaren ikuspuntutik, euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak aldizkari zein liburuetarako idazteaz gain, ikertzailearen ibilbidea zenbait ikastaro eta kongresutara parte hartzearekin osatzen du. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Literaturaren eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean, eta ikerketaren ikerlerro nagusia Haur eta Gazte Literaturan oinarritzen da, Garapen Jasangarrirako Helburuen eta generoaren ikuspegietatik aztertuta.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-0662-9809

Iratxe Gillate

Iratxe Gillate Geografia eta Historian eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da, eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktiketan doktorea (EHU). Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra EHUn eta Euskal Kulturan Postgradua Deustuko Unibertsitatean egin ditu. Gizarte Zientziak, Historia eta Geografia irakaslea izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza publikoko hainbat ikastetxetan.

2008tik Euskal Herriko Unibertsitateko Matematikaren, Zientzia Esperimentalen eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea da. GIPyPAC ikerketa taldeko kide da (Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales) eta Red14 Sarearen parte (Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales). Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Historia eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude, emakumeen historia, hezkidetza eta gai gatazkatsuen trataeran fokua jartzen.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0001-6449-1804

Uxue Diez-Guiral

Uxue Diez-Guiral Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hezkuntza Zientzietan Doktorea (EHU). 2024an aurkeztu zuen doktore-tesia, Euskal-eskoletan Bigarren Hezkuntzako ikasleen Komunikazio-Antsietate eta Komunikatzeko-Borandate prozesuetan generoa aztertzen (Cum Laude). Ingeles Ikasketetan (Ingeles Hizkuntzalaritzako aipamenarekin) graduatua da eta “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako” Masterra (USAL) eta “Master’s in Multilingualism and Education” (EHU) masterren bidez hizkuntzen irakaskuntzan espezializatua.

DREAM (Donostia Research in Multilingualism) ikerketa taldeko kide da. Nazioarteko hainbat ikerketa eta proiektutan parte hartu du, hala nola Linguistically Sensitive Teaching in All Classrooms (LISTIAC). Nazio mailan, Translenguar Pedagógicamente en el Currículo (PeTransCur) eta Hizkuntza-Gaitasun Akademikoa eta Edukiaren Ulermena (HIGAEU) proiektuetan parte hartu du. Horrez gain, bi ikerketa proiekturen buru izan da. Batetik, Irungo LGTBI+ gazteen egoerak aztertu dituen ikerketa gidatu du, bestetik, Orereta eta Oarsoaldeko LGTBI+ pertsonen bizigarritasuna aztertu du. Nazioarteko hainbat kongresuetan parte hartu du eta University of Edinburgh-en egonaldia egin du.

Bere ikerketa lerroak genero ikerketak, queer ikerketak eta hizkuntzaren didaktika uztartzen ditu. Hala, generoak eta identitateak hizkuntza gela barruan zein nerabezaroan duen eragina ikertzen ditu queer teorietan oinarritzen delarik. Bere ikergaien dibulgazioan ere aritu da hainbat podcast, irrati saio edota prentsa elkarrizketetan.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0001-6996-210X

Alex Ibañez-Etxeberria

Alex Ibañez-Etxeberria Unibertsitateko katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko zuzendaria.

Ikerketaren esparruan, GIPyPACen (Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldea) eta Red14 bikaintasun-sareako (Gizarte Zientzien Irakaskuntzako Ikerketa Sarea) ikerlari nagusia izan da 2019-2021 eta 2022-2024 bitartean. Sare horrek espainiar estatuko 8 unibertsitatetako 10 ikerketa-talde biltzen ditu, zeintzuetan 236 ikertzailek parte hartzen duten.

Hizlari gisa parte hartu du nazioarteko eta estatuko hainbat kongresutan, eta bere lanak WoS eta Scopusen jasotako inpaktu aldiko aldizkarietan argitaratu ditu. Bere ikerketa-ildoak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarritzen dira, eta horien inguruan garatu da bere ibilbide akademikoa azken urtekotan; teknologia digitalen, memoria historikoaren eta irakasleen prestakuntzarako ondare-hezkuntzaren inguruko lanak eginez.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0001-9495-5155

Leire Albas Ibeas

Leire Albas Ibeas Gizarte Zientzien arloko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Lehen Hezkuntzan graduatua (EHU) eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak programan (EHU) masterra eta doktorego tesia burutu ditu.

GIPyPAC ikerketa taldeko kide da (Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales), zeina aldi berean Red14 Sarearen parte den (Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales). Bere ikerketa lerroa Gizarte Zientzien Didaktikan oinarriturik dago, hain zuzen ere irakasleen hasierako formakuntzan gai gatazkatsu edo eztabaidagarriek duten eraginaren inguruan. Honi lotuta, hainbat egonaldi egin ditu Argentinan eta Bartzelonan, eta nazioarte mailako kongresuetan ere parte hartu du. Scopus eta WoSen jasota dauden hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-7240-9978

Iñigo Lopez-Gazpio

Inigo Lopez-Gazpio Ingeniari informatikoa eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan (HAP) master eta doktorea. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala (KZAA) saileko kide eta UEUkide da. Ixa ikerketa taldean eta HiTZ teknologia zentroan dihardu ikerketan espazio semantikoen eta hizkuntza-eredu handien inguruan. Eskolak ematen ditu EHUko informatika fakultatean (Donostia) adimen artifizialarekin lotura duten irakasgaietan.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-7479-4718